Utergak irabazi, Sagasetak galdu Udaberriko erremonte txapelketan

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 10a, 19:00

Ion eta Jon Sagaseta iruritarra urdinez eta Xanti Uterga doneztebarra eta Barricart gorriz, larunbatean Uharten, epailearekin eta txapelketako babesle batekin. Gorriak nagusitu ziren.

Udaberriko erremonte txapelketako zazpigarren jardunaldia jokatu dute larunbat arratsaldean Uharteko Toki Alai pilotalekuan. Pronostikoak bete eta Xanti Uterga doneztebarrak eta Barricartek 35-23 irabazi zieten dagoeneko finalerdietatik kanpo dauden Jon Sagaseta iruritarrari eta Ioni. Sagasetak eta Ionek jokatu dituzten lau partidak galdu dituzte. Utergak eta Barricartek, aldiz, hiru partida jokatu eta bi irabazi dituzte eta finalerdietatik hurbil daude.

Jaialdiko lehen partidan, Xuban Iturregi iruritarrak eta Agirrezabalak 30-23 irabazi zieten Zeberio II.ari eta Baztani.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun