Beharbada, ezusteko emaitza izan zen. Izan ere, txapelketako lehen jardunaldian Donamarian elkarren kontra aritzea egokitu zitzaien bi taldeei maiatzaren 11n eta orduan Mitxoletak taldeak irabazi zituen bi partidak. Finalean ez zen halakorik izan: Lau eta erdiaren barreneko partidan, Kukuprakak taldeko Ainhoa Ruiz de Infantek 18-12 irabazi zion Mitxoletak taldeko Olatz Ruiz de Larramendiri. Honela, txapela irabaztekotan, binakako partidan hamasei tanto edo guttiagoan utzi behar zituzten Mitxoletak taldeko Iturriaka leitzarrak eta Mendiburuk, Kukuprakak taldeko Etxekolonea zubietarra eta Mujika. Baina ez zen halakorik gertatu eta Kukuprakek bigarren partida ere irabaztea lortu zuten: Etxekokoloneak eta Mujikak, 22; Iturriagak eta Mendiburuk, 20. Kukuprakak txapeldun, beraz.