Europako hauteskundeen emaitzak argitaratuko ditu ERRAN.EUSek gaur arratsean

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 9a, 13:00

Espainiako Gobernuak gaur 23:15-23:30 aldera emanen ditu behin-behineko emaitzak, eta orduan argitaratuko dira automatikoki ERRAN.EUSen.

Bitartean, datu historikoak ere kontsultatzen ahal dira ERRAN.EUSen. 1987an Europako Legebiltzarrerako egin ziren hauteskundeen datuetatik hasita gaur egun arte gure eskualdean egin diren hauteskunde guztien datuak, hain zuzen. Eskualdeka edo herriz herri kontsulta daitezke eta, nahi izatera, bada bi hauteskunderen konparaketak egiteko aukera. Europakoekin batera, gainerako hauteskundeak ere kontsulta daitezke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun