ERREMONTEA

Jabalerak eta Barrenetxeak aurrera pauso garrantzitsua eman dute Ezkurra eta Azpiroz gaindituta

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 7a, 11:30

Aimar Jabalera, Aritz Zubiri, Ansa II.a, Barrenetxea IV, Azpiroz eta Josetxo Ezkurra II.a, Craig Zabransky bidaiariarekin Galarretan.

Jardunaldi baten faltan hiru bikote dagoeneko sailkatu dira Sagardoaren txapelketako final erdietara, Urriza-Martirena (Aburuza), Ezkurra II-Azpiroz (Alorrenea) eta Ansa II-Zubiri (Bereziartua) eta Aldabe eta Juanenea (Gurutzeta) kanpoan gelditu dira

Sagardoaren Txapelketaren lehenengo fasea amaitzeko jardunaldi bakarra falta da eta gauzak aunitz argitu ziren ortzeguneko azken aurreko jardunaldian. Aimar Jabalera doneztebarrak Loitegi ordezkatu zuen txapelketako lehenengo partidan eta Barrenetxearekin batera, 2-0 (15-8 eta 15-9) garaitu zituzten Josetxo Ezkurra II.a doneztebarra eta Azpiroz. Bigarren partidan ere Urrizak eta Martirenak 2-0 (15-11 eta 15-10) lortu zuten irabaztea Aldabe eta Aritz Juanenea saldiastarraren kontra. Emaitza hauekin, Aldabe eta Juanenea (Gurutzeta) kanporatuak izan dira eta hiru bikote dagoeneko sailkatuta daude finalerdietara: Urriza-Martirena (Aburuza), Ezkurra II-Azpiroz (Alorrenea) eta Ansa II-Zubiri (Bereziartua).

Laugarren eta azken sailkatua azkenengo jardunaldian erabakiko da. Jabalera eta Barrenetxeak, Aldabe-eta Juaneneari irabazten badiete sailkapena eurena izanen da. Galtzen badute eta Segurola-Larrañagak (Petritegi) Ezkurra eta Azpiroz gainditzen badituzte, Petritegiko bikotea izanen da sailkapena lortuko duena.

Aimar Jabalerak lehen partida zuen txapelketan eta maila ikaragarria eman zuen, denera hamabi tanto eginez eta pilota bat bakarrik galduz.

Sailkapena

  1. Urriza-Martirena (Aburuza), 13 puntu
  2. Ezkurra II.a-Azpiroz (Alorrenea), 11 puntu
  3. Ansa II.a-Zubiri (Bereziartua), 10 puntu
  4. Loitegi-Barrenetxea IV.a (Oialume Zar), 8 puntu
  5. Segurola-Larrañaga (Petritegi), 6 puntu
  6. Aldabe-Juanenea (Gurutzeta), 0 puntu

 

Ekainaren 6ko emaitzak Galarretan

  1. Arluziaga-Apezetxea, 0; Susperregi-Goikoetxea VI.a, 2
  2. Jabalera-Barrenetxea IV.a, 2;Ezkurra II.a-Azpiroz,0 SAGARDOAREN TXAPELKETA
  3. Urriza-Martirena, 2; Aldabe-Juanenea, 0 SAGARDOAREN TXAPELKETA

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun