Benito Taintaren omenezko pilota txapelketako jardunaldia jokatu dute Lesakan

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 7a, 09:30

Nahia Bertiz sunbildarra pilota astintzen bertze partida batean. Ortzegunean Alize Sagardui goizuetarrari irabazi zion Lesakan.

Nahia Bertiz sunbildarra 18-11 nagusitu zaio Alize Sagardui goizuetarrari

Lesakako Arkupe pilotazale elkarteak lehen aldiz antolatu duen Benito Tainta zenaren omenezko lau eta erdiaren barreneko pilota txapelketako hiru partida jokatuko dituzte ortzegunean Lesakako udal pilotalekuan. Nesken arteko lehian, Errekako Nahia Bertiz sunbildarra eta Umore Onako Alize Sagardui goizuetarra izanen dira aurrez aurre.

Ortzeguneko emaitzak Lesakan

Neskak

  • Nahia Bertiz (Erreka), 18 – Alize Sagardui (Umore Ona), 11

Gizonezko nagusiak

  • Oier Otxoa (Lapke), 15 – Iker Ibarra (Paz de Ziganda), 22
  • Andoni Sarasibar (Oberena), 22 – Ander Perurena (Tolosa-Aurrera), 12

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun