Gaztainondoaren inguruko jardunaldiak eginen dituzte Lesakan eta Aurtitzen ekainaren 14an eta 15ean

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 7a, 10:00

Gaztainondoren inguruko jardunaldiak antolatu ditu Foresna-Zurgaiak, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin, Lesakan eta Aurtitzen. Galizatik etorriko diren Roberto Martínez García (Viveros Ribeirao) eta Juan Jose Garcia Fernandez eta Ivon Duo Suarez (Viveiros A Revolta) izanen dira irakasleak. Izena emateko

Ekainaren 14an, ortziralean 17:00etatik 20:00etara Lesakako udaletxean hainbat gai landuko dituzte: Castanea Sativa / Castaneaa x híbrida; gaztainondo hibridoen ekoizpena; klonak, motak, gaitasunak; zura egiteko landaketak (landaketa esparruak, inausketak…); fruituak lortzeko landaketak (landaketa esparruak, inauskerak, klonak…); txertaketa, patroi hibridoen eta aldaera galego tradizionalen arteko bateragarritasuna.

Ekainaren 15ean, larunbatean 09:00etatik 13:00etara Aurtitzen eginen dute zura ekoizteko formazio tailei buruzko erakustaldi praktikoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun