Hirugarren mailara igotzeko garaipena behar du Baztanek Garesen

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 7a, 08:00

Joan den larunbatean Giltxaurdin galdu ondotik, nahitaezkoa du garaipena Baztanek Garesen. Horretan saiatuko dira eta zaleen babesa ere izanen dute. Argazkia: Ondikol

Jubenilen lehen mailara igotzeko play-offean Doneztebe eta Aurrera izanen dira aurrez aurre eta bietako bat bakarrik igoko da

Baztan futbol talde nagusiak zail du hirugarren mailara igotzea. Joan den larunbatean Giltxaurdin 0-1 galdu zuen eta, beraz, garaipena nahitaez behar du larunbatean Garesen. Baina Baztan futbol taldeko jokalariek, entrenatzaileek eta zaleek oraindik posible dela sinisten dute eta gogotsu joanen dira Garesera. Bertzetik, gazte mailan, bigarren mailatik lehen mailara igotzeko play-offeko bigarren kanporaketan elkarren kontra egokitu zaie Donezteberi eta Aurrerari. Larunbat honetan jokatuko dute Donezteben eta hurrengo asteburuan Leitzan. Kanporaketan gainditzen duen taldeak lortuko du lehen mailara igotzea.

FUTBOLA

Gizonezkoen Nafarroako Maila Autonomikotik hirugarren mailarako igoera fasea, joaneko partida

Gares – Baztan, larunbatean 18:00etan Garesko Osabidean.

 

Nafarroako mutil jubenilen lehen mailako jeitsiera faseko azken partida

CD Baztan – CD Amigó B, larunbatean 12:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

 

Nafarroako mutil jubenilen bigarren mailan, igoera play off-eko bigarren kanporaketa (joanekoa)

Doneztebe FT - Aurrera KE, larunbatean 17:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun