Euskal Pirinioak Askatasun Bideak elkarteak bi ekitaldi eginen ditu larunbatean Beran eta Saran

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 5a, 15:00

Ia Tom McGrath omendu zuten. Irudian, Ibardinen egindako omenaldia.

Asteburu honetarako Euskal Pirinioak Askatasun Bideak Elkarteak oroimen historikoaren inguruko ekitaldiak eta mendi martxa antolatu ditu, eta horietako bi Saran eta Beran izanen dira larunbatean.

2015. urtean hasita urtero, Euskal Pirinioak Askatasun Bideak elkarteak memoria historiako berreskuratzeko ekitaldiak egiten ditu. Bigarren Mundu Gerran naziek okupatutako Iparraldetik Hegoaldera ihes egin zuten iheslariak, mugalariak eta laguntzaileak omentzen dituzte.

Aurten, sortzez oiartzuarra zen, baina, Saran bizi zen Maria Joseba Sanberro Etxeberri Maddi oroituko dute. Berak antolatu eta kudeatu zuen ihesbidea oroituko dute.

Ortziralean hasiko dituzte omenaldi ekitaldiak. Hernain elkartuko dira 19:30ean Loidiko mugalarien oroitarrien aurrean, eta Hernaniko lau mugalari eta Maddi omenduko dituzte.

Larunbatean eskualdean elkartuko dira. 09:00etan omenaldia eginen dute Saran Maddiren oroitarriaren aurrean. Ondotik, mendi martxa hasiko dute 10:00ak aldera. 12:30ean Kondendiagara iritsiko direla aurreikusi dute, eta ondotik, 14:30ean Berara ailegatu eta berriz ere omendu dute Maddi.

Igandean, ekainaren 9an mendi martxa eginen dute Irundik Sarara. Lehenik Irunen eginen dioten omenaldia Maddiri eta Oiartzunera iristean, 14:30ak aldera Maddiren sorterrian, Oiartzunen omenduko dute.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun