Emaitza bikainak lortu dituzte eskualdeko lasterkariek Irati Trail lasterketan

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 4a, 17:00

Larunbatean jokatu zuten Zaraitzuko haranean Irati Trail mendi lasterketa. 30 kilometroko ibilbidea osatu behar izan zuten parte hartzaileek 2000 metrotik gorako desnibela eginez.

Argazkiak: Saiz photos.

Hodei Lujanbio goizuetarrak sasoi bikainean dagoela erakutsi zuen berriz ere, eta bigarren postua lortu zuen ibilbidea  03.01.57ko denbora osatuta. Nabarmendu zen bertze lasterkaria Joseba Lasarte beratarra izan zen. Gizonezko beteranoetan bigaren postuan ailegatu zen 03.39.20ko denbora eginda.

Emakumezkoei dagokionez, Maddalen Andres eta Ane Eltzaurdia beratarrak nor baino nor ibili ziren bigarren eta hirugarren posturako lehian. Azkenerako, Andres helmugaratu zen bigarren postuan 03.47.21eko denborarekin, eta bi minutu eskasera ailegatu zen Eltzaurdia hirugarren postuan 03.49.34ko denbora eginda.

Lasterketa berean jokatzen duten Orhiko kilometro bertikala,21,6. kilometrotik Orhiko kaskora(25.8. kilometroa).  Hodei Lujabiok 50 minutu eta 5 segundu behar izan zituen igoera egiteko eta hirugarren sailkatua izan zen, Joseba Lasartek, aldiz, gizonezko beteranoetan hirugarren postua lortu zuen 01.01.34ko denborarekin.

Emakumezkoetan, Orhiko tontorrera igotzeko 01.01.23ko denbora eginda bigarren emakumezkoa izan zen Eltzaurdia eta 01.02.24ko denbora eginda hirugarren Andres.

Podiumetik kanpo, baina, emaitza ona lortu zuen Andoni Irazoki Mikelarena doneztebarrak ere lasterketa 21. postuan bukatuta.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun