Neskak ere lehian hasi dira Benito Taintaren omenezko pilota txapelketan

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 3a, 18:00

Aitzinera doa Benito Taintaren omenezko pilota txapelketa eta finalerdi gehienak ekainaren 16an jokatuko dituzte.

Sunbillan jokatu dute lehen jardunaldia igandean eta kadete mailako mutikoek final laurdenak izan dituzte Donezteben

Lesakako Arkupe pilotazale elkarteak Benito Tainta zenaren omenez lehen aldiz antolatutako lau eta erdiaren barreneko txapelketa aitzinera doa. Gaztetxoen mailako final laurdenak jokatu dituzte igandean Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan eta nesken lehen jardunaldia Sunbillako pilotalekuan.

Kadete mailako mutikoen final laurdenetako emaitzak Donezteben

  • Aitor Perurena (Tolosa-Aurrera), 9 - Pablo Aldaz (Buruzgain), 18
  • Iker Anzizar (Erreka), 18 - Unai Zelaiaran (Oiarpe), 8
  • I. Torralba (Zornotza), 18 - Sergio Nanclares (Ataun), 11
  • Gonzalo (Najerino), 6 - Aimar Beroz (Gazteleku), 18

Nesken lehen jardunaldiko emaitzak Sunbillan

  • Nahia Bertiz (Erreka), 18 – Iraide Iriarte (Ados Pilota), 9
  • Alize Sagardui (Umore Ona), 18 – Dunixe Alberro (Ados Pilota), 3
  • Nagore Izkue (Huarte, 18 – Janitz Irigoien (Ados Pilota), 15
  • Maria Crespo (Oberena),– Irati Altxu (Ados Pilota), ekainaren 5ean, asteazkenean jokatuko dute Latasan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun