Palestinaren aldeko Labriteko jaialdian erabaki da Adosen Udaberri pilota txapelketako finala

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 3a, 15:00

Igandean Labriten jokatutako jaialdia Palestinaren alde egin zen eta Adosen Udaberru txapelketako finalistak erabaki dira.

Ostiralean Mendaron lortutako garaipenari Kukuprakak izanen da ekainaren 8ko Azpeitiko finalean Mitxoletak taldean kontra ariko den taldea

Ados pilota elkartearen Udaberri pilota txapelketa azken txanpan sartua da. Asteburu honetan bi jardunaldi jokatu dituzte eta horietan erabaki da dagoeneko ekainaren 8an Azpeitiko finalerako sailkatua zegoen Mitxoletak taldearen kontrarioa.

Ostiralean Mendaron jokatutako jardunaldian, Kukuprakak taldeak 2-0 irabazi zion Bitxiloreak taldeari. Lau eta erdiko partidan, Ruiz de Infantek 18-11 irabazi zion Barrokali eta binakakoan, Etxekolonea zubietarrak eta Mujikak 22-7 irabazi zieten Etxebeste beratarrari eta Zabalari. Sebastian Lizaso eta Aitor Sarriegi bertsolariak izan zituzten laguntzaile.

Igandeko Labriteko jaialdia berezia izan zen, Yala Palestinaren aldeko Nafarroako elkartearen alde jokatu baitzen, Palestinaren Alde Mugitu goiburupean. Lortutako dirua Palestinako erietxe bati laguntzeko izan da. Txapelketako jardunaldian, Bitxiloreak eta Eguzkiloreak aritu dira aurrez aurre. Partida bana irabazi dute, baina ez dute finalerako sailkatzerik lortu. Lau eta erdiko partidan, Bitxiloreak taldeko Barrokalen 18-9 irabazi dio Eguzkiloreak taldeko Agirreri eta binakakoan, aldiz, Eguzkiloreak taldeko Aldaregiak eta Orbegozok 22-19 irabazi diete Bitxiloreak taldeko Etxebesteri eta Zabalari.

Emaitza honekin, Kukuprakak taldeak (Ruiz de Infante, Etxekolonea zubietarra eta Mujika, Sebastian Lizaso bertsolariarekin) lortu du ekainaren 8ko finalerako bigarren txartela. Mitxoletak taldea (Iturriaga leitzarra, Ruiz de Larramendi eta Mendiburu, Maialen Akizu bertsolariarekin) izanen dute arerio.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun