Udaberriko erremonte profesionaleko txapelketako seigarren jardunaldia jokatu dute ekainaren 1ean Atarrabian. Txapelketako partidan, Zeberio II.a eta Aimar Saldias oiztarrak 35-21 irabazi zieten Mikel Mikelarena oiztarrari eta Barricarti. Berez, San Fermin torneoan debutatzekoa zen Mikelarena, baina Utergaren giharretako arazoek aitzineratu dute oiztarraren estreinaldia. Urduri, baina ongi aritu zen bere estreinaldian
Jaialdiko lehen partidako erremontista guztiak eskualdekoak izan ziren. Jon Sagaseta iruritarrak eta David Mitxeo doneztebarrak 30-25 irabazi zieten Xuban Iturregi iruritarrari eta Markel Leatxe donamariatarrari.
Omenaldia Beti Onak eskubaloi taldeari
Erremonteko bi partiden artean, omenaldia eskaini zitzaio Beti Onak eskubaloi taldeari. Guerreras eskubaloi ligako titulua eskuratzeko play-offa jokatu du aurten Atarrabiako emakumeen eskubaloi taldeak. bideratuko da.