EHNEk, ENBAk, UAGAk eta UAGN sindikatuek ez dute bat egin mobilizazio honekin
Gaurko mobilizazioaren deitzaileen artean daude Trebiñu eta Araba Landaren Alde elkartea (Ataca), Gipuzkoako Bagea, Nafarroako Semilla y Belarra eta 6F elkarteak, eta Frantziako Mugimendu Independentea. Gaurko protesta deialdiak, ordea, ez du arloko sindikatu tradizionalen babesik. Patxiku Irisarri Nafarroako EHNEko idazkari nagusiak prentsari azaldu dioenez «ñabardura» batzuengatik ez daude mobilizatzera deitu duten sindikatuen artean, konparaziora, ez datozelako bat «2030erako Agendaren eta eskubide historikoen inguruan».
Europako Parlamenturako hauteskundeak
Mobilizazioa egiteko propio hautatutako eguna da gaurkoa. Izan ere, Europako Parlamenturako hauteskundeak igande honetan ditugu, eta Europako erakundeak dira nekazaritza eta abeltzaintza politikak erabakitzen dituztenak, nagusiki.
Zehazki, Europako Batasunak duen aurrekontuaren heren bat erabiltzen da politika horietarako, eta parlamentuak gobernuekin eta Europako Batzordearekin negoziatu beharko du 2027tik aurrerako Nekazaritza Politika Bateratua.