Hirugarren mailara bueltatzeko bidea zaildu egin zaio Baztan futbol taldeari

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 3a, 07:00

Baztanek 0-1 galdu egin zuen larunbatean Giltxaurdin Garesen kontrako partida. Orain, Garesen nahitaez irabazi egin beharko du hirugarren mailara igotzeko. Argazkia: Ondikol

Garesen kontrako promozio kanporaketako joaneko partida 0-1 galdu zuen larunbatean Giltxaurdin eta Garesen irabazi egin beharko du igo ahal izateko

Baztan futbol talde nagusiari zail paratu zaio hirugarren mailarako igoera. Promozioko joaneko partidan, Giltxaurdin, 600 zaleren aitzinean, 0-1 galdu zuen Garesen kontra. Orain, itzulerakoan, nahitaez irabazi egin beharko du Garesen. Baztango neska kadete-infantilek ere finala galdu zuten Uharten, Mutilveraren kontra, irabazten hasi arren. Jubeniletan, bigarren mailatik lehen mailara igotzeko bertze kanporaketa bat gainditu dute Aurrerak eta Doneztebek. Hurrengoa gaindituz gero, mailaz igoko dira bi taldeak.

FUTBOLA

Gizonezkoen Nafarroako Maila Autonomikotik hirugarren mailarako igoera fasea, joaneko partida

CD Baztan 0 – Gares 1

 

Nafarroako mutil jubenilen lehen mailako jautsiera fasean

JD San Jorge 8 - CD Baztan 0

 

Nafarroako mutil jubenilen bigarren mailan, igoera play off-eko lehen kanporaketa (itzulerakoa)

CD Valle de Egues 1 - Doneztebe FT 1 (Eki Erasun) (joanekoan 3-1 irabazi zuen Doneztebek, beraz azken kanporaketa gainditzen badute, mailaz igoko dira)

Aurrera KE 3 (Aitor Lizartza, Eder Sagastibeltza eta Oier Aranburu) – CD Amaya 1, larunbatean  (joanekoan ere 1-2 irabazi zuen Aurrerak, beraz, hurrengo kanporaketa gainditzen badute, mailaz igoko dira leitzarrak).

 

Nafarroako neska kadete infantilak txapeldunen faseko finala

CD Baztan 2 (Eider Urrutia eta Lucia Baldanta) – UD Mutilvera B 3. Baztandarrak 2-0 irabazten hasi ziren, baina Mutilverak irauli zuen markagailua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun