Neskak ere lehian hasiko dira Benito Taintaren omenezko pilota txapelketan

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 31a, 13:30

Sunbildarren arteko lehia izanen dute igande goizean Sunbillan: Errekako Nahia Bertiz, Adoseko Iradi Iriarteren kontra ariko da.

Sunbillan jokatuko dute lehen jardunaldia igandean eta kadete mailako mutikoek final laurdenak izanen dituzte Donezteben

Lesakako Arkupe pilotazale elkarteak Benito Tainta zenaren omenez lehen aldiz antolatutako lau eta erdiaren barreneko txapelketa aitzinera doa. Ortzegunean Lesakan jokatutako senior mailako jardunaldiaren ondotik, gaztetxoen mailako final laurdenak jokatuko dituzte igandean Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan eta nesken lehen jardunaldia Sunbillako pilotalekuan.

Ortzeguneko emaitzak Lesakan

Nagusiak

  • Aimar Egiguren (Ilunpe), 22 - Mikel Mikelarena (Buruzgain), 2
  • Enaitz Anso (Zugarralde), 0 (ez zen agertu)  – Jon Tirado (Beti Onak), 22
  • Lorenz Orbegozo (Ospele-Orio), 22 – Xabat Sasiain (Abantzu-Zestoa), 19
  • Aimar Okamika (Lea Ibarra), 22 – Ander Iraeta (Tolosa-Aurrera), 15

Kadete mailako mutikoen final laurdenak igandean 10:00etan Donezteben

  • Aitor Perurena (Tolosa-Aurrera) - Pablo Aldaz (Buruzgain)
  • Iker Anzizar (Erreka) - Unai Zelaiaran (Oiarpe)
  • I. Torralba (Zornotza)- Sergio Nanclares (Ataun)
  • Gonzalo (Najerino) - Aimar Beroz (Gazteleku)

 

Nesken lehen jardunaldia, igandean 10:00etan Sunbillan

  • Nahia Bertiz (Erreka) – Iradi Iriarte (Ados Pilota)
  • Alize Sagardui (Umore Ona) – Dunixe Alberro (Ados Pilota)
  • Maria Crespo (Oberena) – Irati Altxu (Ados Pilota)
  • Nagore Izkue (Huarte) – Janitz Irigoien (Ados Pilota)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun