ERREMONTEA

Sagardoaren txapelketan Zubirik irabazi, Juaneneak galdu

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 31a, 16:00

Aritz Zubiri goizuetarrak, Ansa II.arekin bikote eginez, garaipena lortu zuen Sagardoaren txapelketako partidan, Aldabe eta Aritz Juanenea saldiastarraren kontra.

Ansa II.ak eta Aritz Zubiri goizuetarrak (Bereziartua) bi jokoak irabazi zizkieten (15-9 eta 15-9) ortzegunean Galarretan jokatutako Sagardoaren txapelketako jardunaldian Aldaberi eta Aritz Juanenea saldiastarrari (Gurutzeta). Honela, bigarren postuari eusten diote irabazleek eta txapelketa honetan jokatutako hiru partidak galdu dituzte Lekunberrikoak eta Saldiaskoak eta 0 punturekin segitzen dute, finalerdietara sailkatzeko aukera gutxirekin.

Txapelketako bertze partidan, Urrizak eta Martirenak (Aburuza) ere 2-0 (15-11 eta 15-8)  irabazi zieten Segurolari eta Larrañagari (Petritegi).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun