Zenbait mailatako Nafarroako mendi bizikleta txapelketa jokatu zen maiatzaren 26an, igandean, Muskitzen. Junior mailan txapeldun suertatu zen Saltoki Conor taldeko Oihan Aleman iruritarra eta bigarren Saltoki taldeko Jon Egizabal leitzarra.
Master kategoriako Nafarroako txapelketa ere igandean jokatu zen Muskitzen eta Pedal Store taldeko Jon Arrastia (M30), Sarribikes taldeko Victor Ganuza (M40) eta Saltoki taldeko Esteban Suescun (M50) suertatu ziren txapeldun.
Maila ttikiagoetan ere Baztandarra elkarteko hamasei txirrindulari eta Sunbillako Ulibeltzak elkarteko bertze bi ere izan ziren Muskitzen (lau ttikien mailan, bi hasi berrietan, zortzi kimuetan eta bi haurretan).