Hirugarren mailara bueltatzeko lehen estazioa Giltxaurdin bertan dauka Baztan futbol taldeak larunbatean

Joan den larunbatean Peña Azagresaren kontrako partidan bezala, larunbat honetan ere zaleen babesa nahitaezkoa izanen du Baztan futbol talde nagusiak, emaitza ona eskuratzeko. Argazkia: Ondikol

Garesen kontrako promozio kanporaketako joaneko partida Elizondon jokatuko du larunbatean 18:00etan

Eskualdeko futbol talde ia guztientzat akitu da denboraldia, baina ekaineko lehen asteburu honetan oraindik jokoan segitzen dutenek helburu politak dituzte begi-bistan. Handiena, Baztan futbol talde nagusiarena, hirugarren mailara bueltatzeko aukera baitu. Promozioko kanporaketa Garesen kontra jokatuko du eta lehen partida Elizondon izanen dute, larunbatean 18:00etan. Horretaz gain, Baztango neska kadete-infantilek ere txapeldun izateko finala jokatuko dute larunbat eguerdian Uharten eta Doneztebeko eta Aurrerako mutil jubenilek lehen mailara igotzeko play-offeko lehen kanporaketako itzulerakoa izanen dute.

FUTBOLA

Gizonezkoen Nafarroako Maila Autonomikotik hirugarren mailarako igoera fasea, joaneko partida

CD Baztan – Gares, larunbatean 18:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

 

Nafarroako mutil jubenilen lehen mailako jautsiera fasean

JD San Jorge - CD Baztan, larunbatean 12:00etan Iruñeko San Jorgen

 

Nafarroako mutil jubenilen bigarren mailan, igoera play off-eko lehen kanporaketa (itzulerakoa)

CD Valle de Egues - Doneztebe FT, igandean 19:00etan Sarrigurenen (joanekoan 3-1 irabazi zuen Doneztebek)

Aurrera KE – CD Amaya, larunbatean 17:00etan Leitzako Arkiskilen (joanekoan 1-2 irabazi zuen Aurrerak).

 

Nafarroako neska kadete infantilak txapeldunen faseko finala

CD Baztan – UD Mutilvera B, larunbatean 12:00etan Uharteko Aretan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun