Nafarroako Kirol Jokoetan nesken eskuz binakako pilota txapelketako hiru final jokatu dituzte Lesakan

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 28a, 11:00

Kadete, infantil eta alebin mailako txapeldun eta txapeldun ordeak, antolatzaileekin eta Lesakako udaleko eta Arkupe elkarteko ordezkariekin, ortziralean Lesakako udal pilotalekuan.

Kadete mailan, Umore Onako Sagardui eta Legarreta suertatu dira txapeldun eta alebin mailan, Arkupeko Muñoa eta Hita

Nafarroako Kirol Jokoetako nesken eskuz binakako pilota txapelketako hiru final jokatu zituzten maiatzaren 24an, ortziralean Lesakako udal pilotalekuan eta hiruetan aritu ziren eskualdeko pilotariak.

Alebin mailako finalean, Arkupe elkarteko Eneritz Muñoa lesakarrak eta Ainara Hita igantziarrak 18-12 irabazi zieten Ados Pilotako Alaitz Aioroa eta Naroa Elizalde iturendarrei.

Infantil mailan, Ardoi elkarteko Gomez eta Setuainek 18-15 irabazi zieten Arkupe elkarteko Nahia Almandoz eta Joana Iratzoki igantziarrei.

Kadete mailan, azkenik, Umore Onako Alize Sagardui goizuetarrak eta Araitz Legarreta aranoarrak 22-15 irabazi zieten Oberenako Crespori eta Sarrateari.

Umore Onako Alize Sagardui eta Araitz Legarreta kadete mailan txapeldun.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun