Hirugarren mailarako igoera promozioa jokatuko du Baztan futbol taldeak

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 27a, 08:00

Baztan futbol taldeak hirugarren mailara igotzeko aukera izanen du, larunbatean Giltxaurdin irabazi eta gero. Gares izanen du arerio. Argazkia: Juan Mari Ondikol

Peza Azagresari 4-0 irabazi zion Giltxaurdin eta horretaz gain, bertze emaitza batek lagundu zion eta Gares izanen du azken koxka igotzeko

Eskualdeko futbol talde gehienentzat denboraldiko azken partida izan da asteburukoa, baina Baztango talde nagusiak soka bertze bi astez luzatuko du. Izan ere, hirugarren mailara igo ahal izateko azken aukera jokoan zuen larunbatean futbol zalez gainezka zegoen Giltxaurdin. Peña Azagresa irabazi behar zion nahitaez eta lehen baldintza hori ederki bete zuen, 4-0. Gero, bertze emaitzen esperoan egon behar zuen eta horietako batek lagundu zionez, igoera promozioa jokatuko du, Garesen kontra. Lehen partida asteburu honetan jokatuko dute Giltxaurdin eta itzulerakoa Garesen. Eskualdeko bertze futbol talde nagusiek deus ez zuten jokoan azken jardunaldian eta Beti Gazteko emakumeek izan ezik, gainerako guztiek galdu egin zuten. Baztango neska kadete-infantilek txapeldunen faseko finalerako sailkatu dira, Giltxaurdin irabazita. Jubenilen bigarren mailako igoera faseko lehen kanporaketako joanekoan emaitza onak lortu dituzte Doneztebek eta Aurrerak.

FUTBOLA

Gipuzkoako ohorezko mailan

Beti Gazte 1 (Ander Ordoki) – Zumaiako 2

 

Gizonezkoen Nafarroako Maila Autonomikoan

CD Baztan 4 (Imanol Zoko, Miguel Javier Agerrea, Xabier Bengoetxea eta Javier Urrutia) – CD Peña Azagresa 0

Baztan futbol taldeko jokalariak eta zaleak sailkapena ospatzen, larunbatean Giltxaurdin. Argazkia: Ondikol

 

Gizonezkoen Nafarroako Gorengoen mailan

CD Zirauki 2 - Doneztebe FT 1 (Borja Arregi)

Aurrera KE 0 – CD Mendi 1

 

Emakumezkoen Gipuzkoako Ohorezko mailan

Oiartzun C 2 - Beti Gazte 6 (Idoia Gardek 3, Ane Etxegarai, Leire Ariztegi eta Olaia Mendiburu)

 

Nafarroako mutil jubenilen lehen mailako jautsiera fasean

CD Baztan 2 (Haritz Bidegain eta Aritz Zoko) – CD Castejon 1

 

Nafarroako mutil jubenilen bigarren mailan, igoera play off-eko lehen kanporaketa (joanekoa)

Doneztebe FT 3 (Aitor Agesta, Koteto Ezkurra eta Aitor Lorente) – CD Valle de Egues 1

CD Amaya A 1 - Aurrera KE 2 (Aitor Lizartza eta Jon Mikel Agirre)

 

Nafarroako neska jubenil-kadeteak

SD Lagunak 7 - Aurrera KE 0

 

Nafarroako neska kadete infantilak txapeldunen faseko finalerdia

CD Baztan 1 (Usoa Meoki) – CD Kirol Sport 0. Baztango neskek finala jokatuko dute UD Mutilveraren kontra.

 

Nafarroako mutiko infantilen bigarren mailan

CD Asdefor A 3 - Doneztebe FT 1 (Jokin Mariezkurrena)

CD Baztan 2 (Oier Etxaide eta Hegoi Azkarate)– CD Atarrabia 3

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun