Euskara praktikatzeko Mintzodromoak eginen dituzte Beran, Donezteben eta Elizondon heldu den egunetan

Ttipi-Ttapa 2024ko maiatzaren 24a

Solaslaguna egitasmoak Mintzodromoak antolatu ditu eskualdeko euskaltegien laguntzarekin, ikasturte bukaerako ospakizun gisa.

Mintzodromoa egiten lehenak baztandarrak izanen dira. Heldu den ortzegunean, hilaren 30ean, Elizondoko plazan elkartuko dira 18:00etan. Eguraldi txarra bada hitzordua Merkatu plazara aldatuko dute.

Malerrekan, ekainaren 6an, ortzeguna eginen dute. 18:00etan paratu dute hitzordua Doneztebeko Intzikardi parkean. Eguraldi txarra bada, aldiz, Herrigunean elkartuko dira.

Mintzodromo berantiarrena Bortzirietan eginen dute. Ortziralean, ekainaren 7an elkartu dira. Beran paratu dute hitzordua 18:00etan Toki Ona institutuko estalpean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun