Ansak eta Zubirik galdu arren partidu ona jokatu zuten. Abiadura handia izan zuen lehiak. Lehenengo jokoan Ezkurra izan zen onena bederatzi tantorekin eta Ansa hotz hasi zen partidan. Lau tanto egin zituen lehenengo joko honetan. Azkenean urdinek irabazi zuten lehenengo jokoa 10-15.
Bigarren jokoan Ansa esnatu eta Ezkurraren gainetik ere jarri zen bederatzi tantorekin. Emozioz beterik egon zen, baina azkenean Ansaren bi akatsek urdinen alde eraman zuten partida (13-15). Partida oso azkarra izan zen eta bi aurrelariek pilotakada bortitzak jo zituzten. Atzelariak ongi defendatu zuten. Ezkurra izan zen onena 16 tantorekin eta ia akatsik egin gabe. Bi joko bakarrik jokatu arren partida bikaina jokatu zuten lau pilotariek.
Txapelketako lehenengo partidan Loitegi eta Barrenetxeak (Oialume Zar) 1-2 (12-15, 15-14 eta 6-8) lortu zuten garaipena Segurola eta Larrañagaren (Petritegi) aurka.
Jaialdiko lehenengo partiduan Gurrutxaga eta Goikoetxea VI.a nagusitu ziren. Goikoetxeak sei partidu jokatu ditu profesionaletan eta denak irabazi ditu. Gurrutxaga ere gero eta hobe ari da jokatzen. Lau pilotariak aritu ziren bikain.
Maiatzaren 23ko emaitzak Galarretan
- Gurrutxaga-Goikoetxea VI.a, 2; Susperregi-Eskudero, 1
- Segurola-Larrañaga (Petritegi), 1; Loitegi-Barrenetxea (Oialume Zar), 2 SAGARDOAREN TXAPELKETA
- Ansa II.a-Zubiri (Bereziartua), 0; Ezkurra II.a-Azpiroz (Alorrenea), 2 SAGARDOAREN TXAPELKETA
Sailkapena
- Ezkurra II.a-Azpiroz (Alorrenea), 11 puntu
- Ansa II.a-Zubiri (Bereziartua), 6 puntu
- Segurola-Larrañaga (Petritegi),6 puntu
- Urriza-Martirena (Aburuza), 5 puntu
- Loitegi-Barrenetxea IV.a (Oialume Zar), 4 puntu
- Aldabe-Juanenea (Gurutzeta), 0 puntu