Gurasoen izenak
2023an sortutako haurren amak nagusiki honela deitzen ziren: María, Laura, Ana, Sara, Marta, Cristina, Amaia, Raquel, Patricia eta Beatriz. Aiten izenak, aldiz, Javier, David, Mikel, Carlos, Iñigo, Sergio, Daniel, Iñaki, Asier eta Francisco Javier.
Gero eta gehiago dira amaren deitura lehen tokian duten neska-mutilak
Erregistro Zibilari buruzko Legearen Erreforma indarrean sartu zen 2017ko ekainean, eta horrek aukera eman zuen sortuberri bati lehen tokian amaren deitura jartzeko, berdintasun egoeran aitaren deituraren transmisioari dagokionez. Aukera hori handitzen ari da, pixkanaka, eta 2010ean, % 2,1 ziren amaren deitura lehen tokian hartu zuten neska-mutilak, eta gaur egun, aldiz, % 6,2 dira. Jatorri espainiarreko pertsonek osatutako bikoteak joera horren buru dira 2018tik, eta %6,8ra iritsi dira 2023an, jatorri mistoko bikoteekin (%5,1) eta jatorri atzerritarrekoekin (% 4,8) alderatuta % 3.