Leitza eta Goizuetaren arteko derbia izanen dute asteburuan Nafarroako herriarteko txikian

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 23a, 14:00

Leitzako Zubillaga eta Bidart, joan den urteko herriarteko pilota txapelketan.

Larunbat arratsaldean ariko dira Amazabal pilotalekuan, ortzirale arratsaldean Burlatan ariko da Baztan eta igande goizean Eztegaran ariko dira Bera eta Agoitz

Nafarroako herriarteko pilota txapelketako hirugarren jardunaldia jokatuko dute asteburuan eta herriarteko txikian Leitzak eta Goizuetak Amazabal pilotalekuan larunbat arratsaldean jokatuko duten derbia izanen da norgehiagokarik erakargarriena.

Herriarteko txikian, maiatzaren 24an, ortziralean 18:00etan hasita Burlataren kontra ariko da Baztan, Burlatan. Maiatzaren 25ean, larunbatean 17:00etan hasita, berriz, Leitzako Amazabal pilotalekuan aurrez aurre izanen dira Leitza eta Goizueta. Maiatzaren 26an, igandean 11:00etan Berako Eztegaran ariko dira Bera eta Agoitz. Doneztebeko ttikiek atseden izanen dute asteburuan.

Herriarteko handiari dagokionez, atseden izanen dute asteburu honetan Doneztebek eta Leitzak, baina ekaineko lehen asteburuan elkarren kontra ariko dira Ezkurra pilotalekuan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun