Nafarroako Kirol Jokoetako hiru final jokatuko dituzte ortziralean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 23a, 08:00

Ados eta Bortziriak elkarteko pilotariak 2022an Donezteben jokatutako jaialdian.

Nesken eskuz binakako txapelketako azken partidak jokatuko dituzte alebin, infantil eta kadete mailan

Nafarroako Kirol Jokoetako nesken eskuz binakako pilota txapelketako hiru final jokatuko dituzte maiatzaren 24an, ortziralean 17:30ean hasita Lesakako udal pilotalekuan eta hiruetan izanen dira eskualdeko pilotariak.

Alebin mailako finalean, Arkupe elkarteko Eneritz Muñoa lesakarra eta Ainara Hita igantziarra, Ados Pilotako Alaitz Aioroa eta Naroa Elizalde iturendarren kontra ariko dira.

Infantil mailan, Arkupe elkarteko Nahia Almandoz eta Joana Iratzoki igantziarrak Ardoiko Gomez eta Setuainen kontra ariko dira.

Kadete mailan, azkenik, Umore Onako Alize Sagardui goizuetarra eta Araitz Legarreta aranoarra, Oberenako Crespo eta Sarratearen kontra ariko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun