Nafarroako Itzuliko bigarren etapa Urdazubin hasi eta Bagordin akituko dute ortziralean

Bihar hasiko da Nafarroako Itzulia, eta bigarren eta hirugarren etapetan eskualdeko errepideetan barna pasatuko dira txirrindulariak. Ortziralean, Urdazubin hasiko da etapa eta Bagordin akitu; eta larunbatean, hirugarren etapan, Belaten barna Baztanera sartuko dira txirrindulariak.

Bigarren etapa ortziralean, maiatzaren 24an

14:00eta aterako dira txirrindulariak Urdazubitik eta handik Otsondo aldera joanen dira. Hauxe izanen dute egin beharreko 123 kilometroko ibilbidea eta helmugara,17:15-17:45 aldera ailegatuko direla espero dute:

Hirugarren etapa larunbatean, maiatzaren 25ean

Hirugarren etapak Olloki eta Zubiri lotuko ditu larunbatean, baina tarte horretan Baztanen barna ere ibiliko dira. Belateko gainetik 15:55-16:15 aldera pasatuko direla aurreikusi dute, eta Artesiagatik 16:45-17:15 aldera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun