Berriozar Kirol Elkarteak eta Berriozarko Udalak antolatu dute Berriozar Herria II. Saria. Bihar, maiatzaren 24an, arratsaldean, izanen da kiroldegiko frontoian. 19:00etan hasiko da herri kirolen tartea eta harri altxatzen, txingekin eta arpanean ariko dira, denak emakumezkoak. Hain zuzen, txingekin eta arpanean eskualdeko hainbat lagun ariko dira:
35 kiloko txingekin
Sunbillan bizi den Esti Gastearena izanen da eskualdeko ordezkari bakarra. Berarekin batera, Ane Urresti, Iranzu Fierro, Garazi Azkoaga eta Maria Martinez ariko dira.
Arpanean, maila absolutuan, zortzi epai
- Ainhoa Etxegarai (Bera)-Naiara Manzano (Arantza)
- Sarai Maritorena (Berroeta)-Esti Gastearena (Sunbilla)
- Irati Andueza (Doneztebe)-Irati Agesta (Sunbilla)
- Nerea Huarte-Uxue Rodriguez
- Aurkene Aroca-Miren Eizmendi
- Ainhoa Iraizoz-Maria Iraizoz
- Patricia Erbiti-Maria Domeño
- Irune Biurrun-Uxue Ansorregi
Arpanean, 23 urtez azpikoetan, lau epai
- Izaro Goienetxe (Amaiur)-Uxue Fuentetaja
- Eider Urrutia (Arraioz)-Saioa Etxegarai (Arantza)
- Araitz Mendioroz-Maider Ruz
- Maider Biurrun-Aron Sangalo