Benito Taintaren omenezko pilota txapelketako nagusien jardunaldia eta jubenilen final laurdenetako partida bat jokatuko dituzte ortzegunean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 22a, 16:00

Ortzegunean eta igandean pilota partidak izanen dituzte Lesakako udal pilotalekuan.

Lesakako Arkupe pilotazale elkarteak lehen aldiz antolatu duen Benito Tainta zenaren omenezko lau eta erdiaren barreneko pilota txapelketako nagusien jardunaldiko lau partida jokatu dituzte ortzegun arratsaldean Lesakako pilotalekuan, baita jubenil mailako final laurdenetako lehen partida ere (bertze hiruak igandean jokatuko dituzte). Kadete mailako jardunaldia ere jokatuko dute igandean Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan.

Maiatzaren 23an, ortzegunean 18:00etan Lesakan

Gazte mailako final laurdenak

  • Iker Izagirre (Lapke)  - Hodei Urmeneta (Zugarralde)

Nagusiak

  • M.A. Llorente (Najerino) – Iker Ibarra (Paz de Ziganda)
  • Mikel Leonet (Oiarpe) – A. Campoy ((CP Eraso)
  • Javi Murillo (Buruzgain) – Aimar Rebole (Zugarralde)
  • Ander Perurena (Tolosa-Aurrera) – Oier Orbegozo (Bortziriak)

 

Maiatzaren 26an, igandean 09:30ean Lesakan

Gazte mailako final laurdenak

  • Aritz Olaizola (Abantzu-Zestoa) - Julen Rekalde (Oberena)
  • Jokin Bidezabal (Gazteleku) - Ekain Azkue (Ilunpe)
  • Ibai Saez (Ataun) - Unax Ramirez (Kurene-Sopela)

 

Kadeteak, maiatzaren 19an, igandean 09:30ean Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan

  • Iker Anzizar (Erreka) Unai Esain (Esteribar)
  • Abraham Antimasberes (Lagunak) - Aimar Beroz (Gazteleku)
  • Aetz Lopez (Ataun) - Aitor Perurena (Tolosa-Aurrera)
  • I. Torralba (Zornotza) - Oier Izagirre (Ataun)
  • Beñat Zearra (Markina) - Unai Zelaiaran (Oiarpe)
  • Ibai Olza (Oberena) - Sergio Nanclares (Ataun)
  • Paraguayo VII.a (Najerino) - Imanol Bastida (Oteiza) -
  • Pablo Aldaz (Buruzgain) - Aratz Bengoetxea (Lea-Ibarra)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun