Adosen udaberriko txapelketako jardunaldi bikoitza berdindua izan da

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 20a, 14:30

Olaberrian aurrez aurre izan ziren Mitxoletak (gorriz) eta Bitxiloreak (urdinez). Partida bana irabazi zuten.

Bana berdindu zuten ortziralean Mitxoletak eta Bitxiloreak taldeek Olaberrian eta igande eguerdian Eguzkiloreak eta Kukuprakak taldeek Itziarren

Ados pilota elkarteak antolatutako Udaberri torneoko bi jardunaldi jokatu dituzte asteburu honetan. Ortzirale arratsaldean Olaberrian Mitxoletak (Iturriaga leitzarra, Ruiz de Larramendi eta Mendiburu, Akizu bertsolariarekin) eta Bitxiloreak (Zabala, Barrokal eta Etxebeste beratarra, Aitor Mendiluze bertsolariarekin) taldeek bana berdindu zuten Buruz buruko partidan, Bitxiloreak taldeko Barrokalek 18-13 irabazi zion Mitxoletak taldeko Ruiz de Larramendiri. Binakakoan, aldiz, Mitxoleta taldeko Iturriaga leitzarrak eta Mendiburuk 22-9 irabazi zieten Bitxiloreak taldeko Etxebeste beratarrari eta Zabalari.

Igande eguerdian Itziarren, Eguzkiloreak (Orbegozo, Agirre eta Aldaregia, Nerea Elustondo bertsolariarekin) eta Kukuprakak (Ruiz de Infante, Etxekolonea zubietarra eta Mujika, Sebastian Lizaso bertsolariarekin) ere bana berdindu zuten. Buruz buruko partida ezin berdinduagoan, Etxekolonea zubietarrak 17-18 galdu zuen Orbegozoren kontra. Binaka, aldiz, Kukuprakak taldeko Ruiz de Infantek eta Mujikak 22-15 irabazi zieten Aldaregiari eta Agirreren ordez aritu zen Galeanori.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun