Emakumeen 240 kiloko txapela jantzi zuen laukotean Irantzu Goienetxe, Irati Andueza (Doneztebe), Maialen Lopez eta Ainhoa Ubiria aritu ziren tiran, Joxe Angel Mitxelena entrenatzaile zutela. Beti Gazte eta Berriozarren gibeletik, Araxes hirugarren izan zen eta Txantrea B laugarren.
Gizonezkoen 300 kiloko kategoriako finalean, aldiz, Berriozarrek irabazi zion Beti Gazteri, Txantrea A hirugarren izan zen eta Txantrea B laugarren.
Kadete mailako txapelketan, eskualdeko ordezkaritzarik gabe, Berriozar Ak irabazi zuen txapela, Berriozar B bigarren izan zen, Antsoain A hirugarren, Antsoain B laugarren, Paz de Ziganda A bosgarren eta Paz de Ziganda B seigarren.