Lesakako Arkupe pilotazale elkarteak lehen aldiz antolatu duen Benito Tainta zenaren omenezko lau eta erdiaren barreneko pilota txapelketako nagusien bigarren jardunaldiko lau partida jokatu dituzte ortzegun arratsaldean Lesakako pilotalekuan. Igande honetan aurreikusiak ziren gazte mailako final laurdenetako partidak hurrengo igandera gibeleratu dituzte, baina kadete mailako jardunaldia jokatuko dute igandean Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan.
Ortzeguneko emaitzak Lesakan
Nagusiak
- Mikel Mikelarena (Buruzgain), 22 – Eneko Odriozola (Ilunpe), 15
- Julen Odriozola (Abantzu-Zestoa), 20 – Jon Tirado (Beti Onak), 22
- Xabat Sasiain (Abantzu-Zestoa), 22 – Felix Conde (CD Eibar), 2
- Ander Iraeta (Tolosa-Aurrera), 22 – Oihan Obregozo (Eple), 5
Maiatzaren 19an, igandean 09:30ean Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan
Kadeteak
- Oier Izagirre (Ataun) - Oier Eskudero (Erreka)
- Unai Zelaiaran (Oiarpe) - Ander Seara (Txukun Lakua)
- A. Garmendi (Zornotza) - Unai Esain (Esteribar)
- Enaitz Landa (Lapke) - Aitor Perurena (Tolosa-Aurrera)
- Aitor Etxeberria (Oiarpe) - Sergio Nanclares (Ataun)
- Iker Otxoantezena (Markina) - Imanol Bastida (Oteiza) -
- Unax Arrizabalaga (Markina) - Aimar Beroz (Gazteleku)
- Aratz Bengoetxea (Lea-Ibarra) Haritz Etxabe (Bergara)
Jubenilen final laurdenak gibeleratuak
Igandean jokatzekoak ziren Lesakan gazte mailako final laurdenak. Baina Udalerri Euskaldunen Eguna Lesakan ospatuko dela eta frontoia erabili behar dutenez, hurrengo igandera, maiatzaren 26ra gibeleratu dituzte jubenil mailako final laurden hauek.
Maiatzaren 26an, igandean 10:00etan
Gazte mailako final laurdenak
- Aritz Olaizola (Abantzu-Zestoa) - Julen Rekalde (Oberena)
- Iker Izagirre (Lapke) - Hodei Urmeneta (Zugarralde)
- Ibai Saez (Ataun) - Unax Ramirez (Kurene-Sopela)
- Jokin Bidezabal (Gazteleku) - Ekain Azkue (Ilunpe)