Joan den asteburuan hasi zen Nafarroako herriarteko pilota txapelketaren 54. edizioa, baina ortzegun honetan egin dute txapelketaren aurkezpen ofiziala Iruñeko Labrit pilotalekuan, parte hartuko duten herrietako pilotarien ordezkaritzarekin. Denera 434 pilotarik parte hartuko dute txapelketan eta uztailaren 7an, San Fermin egun handian jokatuko dituzte herriarteko txikiko eta nagusiko finalak Iruñeko Labrit pilotalekuan.
Herriarteko ttikian, benjamin, alebin eta infantil mailako pilotariekin hamazazpi herri hasi dira: Baztan, Bera, Doneztebe, Goizueta, Leitza, Ultzama, Lizarra, Arbizu, Larraun, Berriozar, Agoitz, Atarrabia, Barañain, Burlata, Araitz-Betelu, Tafalla eta Irurtzun.
Herriarteko nagusian bederatzi herri lehiatuko dira, kadete, jubenil eta senior mailan: Leitza, Doneztebe, Lizarra, Zizur, Araitz-Betelu, Atarrabia, Ultzama, Barañain eta Larraunekin batera.
Lehen jardunaldian bikain
Joan den asteburuko lehen jardunaldian, eskualdeko herriek garaipenak lortu zituzten herriarteko txikian: Berak 3-0 irabazi zion Beteluri, Leitzak ere 3-0 irabazi zion Ultzamari, Doneztebek 2-1 Larrauni eta Goizuetak ere 2-1 Berriozarri.
Bigarren jardunaldia gaur hasita
Asteburu honetako jardunaldian, herriarteko txikian etxean ariko dira Goizueta (Ultzamaren kontra, ostiralean 19:00etan hasita) eta Baztan (Barañainen kontra, Elizondon larunbatean 10:00etan hasita) eta etxetik kanpo ariko dira Bera (Atarrabiaren kontra, igandean 09:30ean hasita), Leitza (Berriozarren kontra, ostiralean 18:45ean hasita) eta Doneztebe (Tafallaren kontra, larunbatean 18:00etan hasita).
Herriarteko txikian, berriz, Leitzak Ultzamaren kontra jokatuko du Amazabal pilotalekuan, larunbatean 17:00etan hasira eta Doneztebek Barañainen jokatuko du (ortziralean 18:15eean hasita).