Adosen udaberriko txapelketako jardunaldi bikoitza izanen dute ortziralean eta igandean

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 17a, 10:00

Kukuprakak (Ruiz de Infante, Etxekolonea zubietarra eta Mujika, Sebastian Lizasorekin) galtzaile izan ziren Donamarian lehen jardunaldian. Itziarren garaipena lortzen saiatuko dira igande eguerdian, Eguzkiloreak taldearen kontra.

Gaur arratsaldean Mitxoletak eta Bitxiloreak aurrez aurre izanen dira Olaberrian eta igande eguerdian Eguzkiloreak eta Kukuprakak Itziarren

Ados pilota elkarteak antolatutako Udaberri torneoko bi jardunaldi jokatuko dituzte asteburu honetan. Maiatzaren 17an, ortziralean 18:30ean Olaberrian Mitxoletak (Iturriaga leitzarra, Ruiz de Larramendi eta Mendiburu, Maialen Akizu bertsolariarekin) eta Bitxiloreak (Zabala, Barrokal eta Etxebeste beratarra, Aitor Mendiluze bertsolariarekin) izanen dira aurrez aurre. Maiatzaren 19an, igandean 12:00etan Itziarren, Eguzkiloreak (Orbegozo, Agirre eta Aldaregia, Nerea Elustondo bertsolariarekin) eta Kukuprakak (Ruiz de Infante, Etxekolonea zubietarra eta Mujika, Sebastian Lizaso bertsolariarekin) ariko dira nor baino nor gehiago.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun