Nafarroako 4x4 sokatira txapelketa azken tiraldiak eginen dituzte maiatzaren 18an, larunbatean 17:00etan hasita Txantrean. Pisu arinenetako gizonezkoen (300 kilo) eta emakumeen (240 kilo) laukoteak Antsoainen hasi ziren lehian joan den larunbatean eta Txantrean eginen diren tiraldiekin osatuko dute jardunaldia.
Bi egunotako tiraldietako emaitzekin, kategoria bakoitzeko lau lehenbizikoek jokatuko dituzte finalerdiak (lehenbizikoa laugarrenaren kontra eta bigarrena hirugarrenaren kontra) eta irabazleek finala eta galtzaileek hirugarren postua izanen dituzte jokoan.
Gizonezkoetan Amaiurrek eta Beti Gaztek talde bana aurkeztuko dute eta Antsoainek, Berriozarrek eta Txantreak bina. Emakumezkoetan, Amaiur, Beti Gazte, Antsoain A eta B, Araxes, Berriozar eta Txantrea A eta B ariko dira.
Kadete mailan ere txapelak banatuko dituzte Txantrean, baina ez da eskualdeko talderik