Zein da prozedura Hego Euskal Herrian?
- Lehenik botoa eskatu behar da online web orriaren bidez edo Correoseko edozein bulegotan.
- Eskaera egin ondotik, eskaera Hautesle Erroldaren Bulegora bidaliko dute, eta haiek botoa postaz eman ahal izateko beharrezko den dokumentazioa bidaliko diote boto emaileari.
- Boto emaileak botoa postetxean entregatuko du. Gero, ekainaren 9an, postariak botoa dagokion hauteskunde mahaiari emanen diogu hauteskunde egunean.
Botoaren eskaera online egiteko, zer behar da?
Epeak
Gertaera nagusiak | Epeak |
---|---|
Posta bidez botoa emateko eskaera | Apirilaren 16tik maiatzaren 30era |
Hautesleei posta bidez bozkatzeko dokumentazioa bidaltzea | Maiatzaren 20tik ekainaren 2ra |
Hautesleek botoa posta bidez bidaltzeko | Maiatzaren 20tik ekainaren 6ra |
Iritzia aldatu eta botoa presentzialki ematen ahal da?
Ez. Posta bidez botoa ematea eskatzen bada, eta eskaera onartua izaten bada, hauteskunde egunean ezin izanen da presentzialki botorik eman hauteskunde mahaian.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!