Atzo egin zuten protestaren aurkezpena Iruñean eta aurreratu zutenez Somporteko eta Jonquerako muga ere itxiko dituzte Aragoin eta Katalunian. Itxiera 24 ordukoa izanen da, baina, ez dute baztertu mobilizazioa mugagabe bihurtzea.
Hiru eskakizun nagusi dituzte nekazariek: erregai eta energia zergak kentzea, Europako Batasunetik kanpoko produktuk segurtasun baldintza zorrotzagoak betetzea, eta elikadura kateari buruzko araudiak hobetzea eta lege bat egitea bertako produktuek lehentasuna izan dezaten. Eskaera horiek «negoziaezinak» direla nabarmendu dute.
Nafarroako elkarteez gain, hauek ere deitu dute protestara: Ataca (Trebiñu eta Araba), Aega (Aragoi), Revolta Pagesa (Katalunia), Bagea (Gipuzkoa), Sepricas (Castello), Magin (Soria), Aguidiru (Burgos), Asociación de Agricultores y Ganaderos Libres (Zamora), Aliv (Valentziako Erkidegoa), Decaleon (Leon), Sepriman eta Agrygal (Gaztela eta Leon), Adecgu (Guadalajara), Adecu (Cuenca) eta Frantziako Mugimendu Independentea.
Ez da nekazariek Biriatu jomugan duten lehen aldia, izan ere martxoaren 7an ere itxi zuten muga bertan.