Errekaren kopako finalaz gain bertze partida garrantzitsu ugari jokatuko dituzte asteburuan

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 17a, 08:00

Doneztebek eta Aurrerak Nafarroako Gorengoen mailako derbia jokatuko dute, sailkapenari begira garrantzi gehiegi ez duena.

Nafarroako Gorengoen mailako derbia jokatuko dute Doneztebek eta Aurrerak, igoera lortzeko aukera izateko partida erabakigarriak Baztanek eta Gure Txokoak eta ez jausteko Beti Gazteko gizonezkoek

Erreka gizonezkoen eskubaloi taldeak Donezteben larunbat arratsaldean jokatuko duen kopako finala izanen da asteburuko kirol hitzordurik garrantzitsuena, baina futbol taldeek ere partida garrantzitsuak izanen dituzte. Beharbada sailkapenari begira garrantzi guttien izanen duena Doneztebe eta Aurreraren arteko derbia izanen da, igande arratsaldean. Doneztebarrek ez dute igotzeko aukerarik dagoeneko eta leitzarrek kategoria galdua dute aspaldian. Baztango talde nagusiak igoera promoziora sailkatzeko partida erabakigarria izanen du Berbinzanan eta Gure Txokoak, igoera lortzeko garaipena beharko du Lazkaon, eta bertze emaitzen esperoan egon. Beti Gazteko gizonezkoek ere matematikoki maila mantentzeko aukera dute Hernanin irabazten badute.

FUTBOLA

Gipuzkoako ohorezko mailan

Hernani - Beti Gazte, larunbatean 16:00etan Hernaniko Zubipe zelaian.

Gizonezkoen Nafarroako Maila Autonomikoan

CD Injerto - CD Baztan, igandean 18:00etan Berbinzanako El Sotico zelaian.

Gizonezkoen Nafarroako Gorengoen mailan

Doneztebe FT - Aurrera KE derbia igandean 18:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Gipuzkoako erregionaleko lehen mailako igoera faseko azken partida

Lazkao - Gure Txokoa, larunbatean 18:00etan Lazkaoko Arizti Handi zelaian.

Emakumezkoen Gipuzkoako Ohorezko mailan

Beti Gazte - Intxaurdi, ortziralean 20:00etan Lesakako Mastegin.

Gipuzkoako mutil jubenilen ohorezko mailan

Ostadar SKT - Beti Gazte, larunbatean 15:30ean Lasarte-Oriako Michelin zelaian.

Gure Txokoa – Martutene, larunbatean 10:30en Berako Matzadan.

Nafarroako mutil jubenilen lehen mailako jautsiera fasean

CD Gares - CD Baztan, igandean 12:00etan Garesko Osabidean.

Nafarroako mutil jubenilen bigarren mailan

Berriozar CF B - CD Baztan B,larunbatean 16:00etan Berriozarren.

CD Beti Onak - Doneztebe FT, igandean 12:00etan Atarrabiako Peritosen.

Aurrera KE – CD Lezkairu B, igandean 12:00etan Leitzako Arkiskilen.

Nafarroako neska jubenil-kadeteak

Aurrera KE – Mulier FCN, igandean 17:00etan Leitzako Arkiskilen.

Gipuzkoako mutiko kadeteen gorengoen mailan

Beti Gazte – Martutene B, larunbatean 17:00etan Lesakako Mastegin.

Antigua Luberri - Gure Txokoa, larunbatean 10:30ean Donostiako Berion.

Nafarroako mutiko kadeteen igoera faseko lehen kanporaketa, itzulerakoa

CD Baztan – CD Larrate, larunbatean 17:00etan Elizondoko Giltxaurdin (joanekoan 1-0 galdu zuen Baztanek).

Nafarroako mutiko kadeteen bigarren mailako kopako hirugarren kanporaketa

Doneztebe FT – Rotxapea CD, larunbatean 15:30ean Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

Aurrera KE – CD Amigó A, larunbatean 17:00etan Leitzako Arkiskilen.

Gipuzkoako neska kadeteen lehen mailako igoera fasean

Mariño Real Union B - Gure Txokoa, larunbatean 10:00etan Irungo Ugalde zelaian.

Nafarroako neska kadete infantilak txapeldunen faseko kanporaketak

CD Baztan – CD Amigó, larunbatean 12:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

Nafarroako mutiko infantilen bigarren mailan

Doneztebe FT – CD San Adrian, igandean 15:30ean Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

CD Inter de Pamplona - CD Baztan, larunbatean 10:00etan Iruñeko Amigó ikastetxean.

Gipuzkoako mutiko infantilen lehen mailako Udaberri Kopako kanporaketak

Erain Txindoki - Gure Txokoa, igandean 12:00etan Pasaiako Trintxer zelaian.

 

FUTBOL-8

Futbol 8 alebinak

CD Etxarri Aranatz A - Beti Gazte A, igandean 11:30ean Etxarri-Aranatzeko San Donato zelaian.

CD Oberena C - Gure Txokoa A, larunbatean 12:00etan Iruñeko Oberenan.

CD Amaya B - Baztan A, larunbatean 11:00etan Iruñeko Amayan.

Doneztebe A – SD Alsasua A, larunbatean 11:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

UCD Burlades A - Doneztebe B, larunbatean 11:15ean Erripagainan.

Baztan B – CD San Ignacio D, larunatean 11:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Gure Txokoa B – CD Asdefor C, larunbatean 12:30ean Berako Matzadan.

CD Iruña B - Beti Gazte B, igandean 11:00etan Taxoaren.

Futbol 8 neska infantil-alebinak kopako kanporaketa

Gure Txokoa A – CD Ilumberri, larunbatean 12:30ean Berako Matzadan.

UD Mutilvera A - Baztan A, larunbatan 11:15ean Arangurenen.

Futbol 8 neska benjamin-alebinak kopako kanporaketa

Mulier FCN C - Baztan B, igandean 11:30ean Iruñeko Liceo Monjardin ikastetxean.

 

ARETO FUTBOLA

Benjaminak

Aurrera A – CD Kirol Sport, larunbatean 12:30ean Leitzako kiroldegian.

Aurrera B atsedena.

 

 

ESKUBALOIA

Gizonezko seniorrak kopako finala Donezteben

Erreka KE – BM Ardoi, larunbatean 18:00etan Doneztebeko kiroldegian.

Alebin mistoa

Aurrera KE – ECA Malkaitz A

Erreka – BM Loyola B, larunbatean 11:00etan Doneztebeko kiroldegian.

 

ERRUGBIA

Emakumezkoen euskal ligan

Sarako Izarra RT – Biok Txingudi RC, igandean 12:00etan Sarako Animainean

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun