Mitxoletak nagusitu zaio Kukuprakak taldeari Donamarian Adosen Udaberriko txapelketako lehen jardunaldian

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 13a, 13:00

Donamariako jaialdiko aurkezpenean, Kukuprakak ezkerrean urdinez eta Mitxoletak eskuinean gorriz.

Ados pilota elkarteak antolatutako Udaberriko bertso-pilota Txapelketa larunbat honetan hasi da da Donamarian, Lehen jardunaldi honetan Mitxoletak (Iturriaga leitzarra, Ruiz de Larramendi eta Mendiburu, Maialen Akizu bertsolariarekin) nagusitu zaio Kukuprakak (Ruiz de Infante, Etxekolonea zubietarra eta Mujika, Sebastian Lizaso bertsolariarekin) taldeari, bi partidak irabazita.

Lehenbiziko partidan, lau eta erdiaren barrenean, Mitxoletak taldeko Olatz Ruiz de Larramendik  18-11 irabazi dio Ainhoa Ruiz de Infanteri. Binakako partidan, eskualdeko bi aurrelari izan ziren aurrez aurre. Azkenean, Mitxoletak taldeko Iturriaga leitzarrak eta Mendiburuk 22-16 irabazi zieten Kukuprakak taldeko Etxekolonea zubietarrari eta Mujikari.

Etxekolonea zubietarra sakean larunbatean Donamarian jokatutako partidan, Iturriaga leitzarra, Mujika eta Mendiburu erne begira dituela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun