Igoera promoziorako postuan sartu da oraingoz Baztan futbol talde nagusia

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 13a, 08:00

Elur Meokik sartutako golak irauli zuen markagailua larunbatean Mastegin. Argazkia: Ondikol

Beti Gazteko bi taldeek, Gure Txokoak eta Baztango erregionaleko taldeak ere garaipena lortu zuten, Doneztebek berdindu eta Aurrerak galdu eta errugbian, Sarako Izarrako gizonezkoek galdu egin zuten final hamaseirenetako kanporaketa

Maiatzean sartuta, gero eta garrantzi handiagoa hartzen dute kirol jardunaldiek. Kale edo balekoa izaten da aunitzetan. Errugbia, kalekoa suertatu zaio Sarako Izarrako gizonezkoen taldeari, final hamaseirenetan galdu baitute Carbonnen. Futbolean, aldiz, nahiko ona izan da asteburua talde nagusi gehienentzat. Azpimarragarria, Baztan futbol talde nagusia, liga akitzeko bi partida falta direnean hirugarren mailarako igoera promozio postuan sartu baita, sailkapenean bigarren den Mutilveraren kontrako partidako emaitza Giltxaurdin azken minutuetan irauli eta gero. Gure Txokoak ere, igoera promozioko partida irabazi du, eta partida baten faltan, bigarren postuan berdindua dago bertze bi talderekin. Azken partidan, beraz, berea irabazi (dagoeneko lehen postua eta igoera segurtatua duen Lazkaoren kontra, Lazkaon) eta bertze emaitzen esperoan egon beharko du igoera lortzeko. Beti Gazteko gizonezkoen taldeak maila mantentzeko partida garrantzitsua irabazi zuen Mastegin, baina bi partidaren faltan matematikoki ez du lortu oraindik. 

FUTBOLA

Gipuzkoako ohorezko mailan

Beti Gazte 3 (Ander Ordoki, Mattin Lekuona eta Asier Larralde) – Mutriku 2

Gizonezkoen Nafarroako Maila Autonomikoan

CD Baztan 3 (Ion Osakar, Elur Meoki eta Javier Urrutia) – UD Mutilvera B 1

Gizonezkoen Nafarroako Gorengoen mailan

Aurrera KE 1 (Raul Claver) – CD Ilumberri 2

SD Alsasua 1 - Doneztebe FT 1 (beraien atean)

Gizonezkoen Nafarroako Erregionaleko lehen mailan

CD Baztan B 2 (Mikel Lizardi eta Beñat Erro) – CD Zizur 1

Gipuzkoako erregionaleko lehen mailako igoera fasean

Gure Txokoa 4 (Jon Irazoki, Mikel Irazoki, Ruben Pedrosa eta Ismail Bensaid) – Sanpedrotarra B 1

Emakumezkoen Gipuzkoako Ohorezko mailan

Beti Gazte 5 (Idoia Gardek 3 eta Leire Ariztegik 2) – Urola 4

Gipuzkoako mutil jubenilen ohorezko mailan

Beti Gazte 4 (Iker Irigoienek 2, Asier Halzuet eta Iker Agirretxe) – Vasconia B 3

San Marcial 0 - Gure Txokoa 1 (Jokin Irazoki)

Nafarroako mutil jubenilen lehen mailako jautsiera fasean

CD Lodosa 2 - CD Baztan 1 (Mateo Lertxundi)

Nafarroako mutil jubenilen bigarren mailan

CD Baztan B 3 (Mikel Sansiñenak 2 eta Luhan Da Silva) – SD Alsasua 1

Doneztebe FT 4 (Izei Astibiak 2, Mattin Agesta eta Oinatz Ibarra) - Aurrera KE 2 (Imanol Biurrarena eta Aitor Lizarrza), derbia doneztebarrek irabazi zuten.

Nafarroako neska jubenil-kadeteak

CD Castejon 3 - Aurrera KE 0

Gipuzkoako mutiko kadeteen gorengoen mailan

Santo Tomas Lizeoa 1 - Beti Gazte 2 (Gaizka Sein eta Aimar Otxandorena)

Gure Txokoa 1 (Ibai Matxikote) – Igeltegi Donostia 1

Nafarroako mutiko kadeteek, igoera play offa joanekoa

CD Larrate 1 – Baztan 0

Nafarroako mutiko kadeteen bigarren mailako kopako bigarren kanporaketa

FC Bidezarra 3 - Doneztebe FT 6 (Unai Lizasoainek 3, Hegoi Andresenak 2 eta Rafael Guertan)

CD Lezkairu A 1 - Aurrera KE 3 (Unai Labaien, Oier Lizartza eta Aimar Rekondo)

Gipuzkoako neska kadeteen lehen mailako igoera fasean

Gure Txokoa 2 (Haizea Otaegiren golak) – Intxaurdi C 4

Nafarroako neska kadete infantilak

Beti Kozkor 1 - Beti Gazte 2 (Jare Arburua eta Maddi Martinez)

CD Baztan 5 – Mulier FCN 1

UCD Burlades 4 - Aurrera KE 2 (Laida Maritorena eta Nahoa Bengoetxea)

Nafarroako mutiko infantilen lehen mailan

CF Gazte Berriak Ansoain 3 - Doneztebe FT 6 (Aimar Etxeberriak 2, Anartz Ezkurrak 2, Lukas Ezkurra eta Juan Alejandro Lobo)

CD Baztan 0 – CD Lezkairu A 3

FC Bidezarra 4 - Aurrera KE 1 (Oihan Baraibar)

Nafarroako mutiko infantilen bigarren mailan

CDs Amigó 1 - Doneztebe FT 3 (Inhar Aioroa, Peio Mariezkurrena eta Ibai Urriza)

CD Baztan 0 – AD Cabanillas 2

Gipuzkoako mutiko infantilen lehen mailako Udaberri Kopa

Orereta Kafea B 1 - Gure Txokoa 6 (Barac Lategi, Ibon Pombar, Yasir El Ouafi, Pedro Zanetti, Limber Albarca eta beraien atean)

Futbol 8 neska infantil-alebinak kopako kanporaketa

Gure Txokoa A 2 (Aroa Martin eta Amaia Urroz) – CD Amaya A 0

Baztan A 3 – Mulier FCN A 0

 

 

ARETO FUTBOLA

Alebinak txapeldunen fasea

CD Ultzamaldea 8 - Aurrera B 2 (Enai Ariztimuño eta Nuria Irujo)

Aurrera A 5 (Xabier Loitegi, Oscar Zubitur eta Juba Vicentek 3) – CD El Redin A 2

 

 

ERRUGBIA

Gizonezkoen Frantziako txapelketako final hamaseirenak

Racing Club Ponteilla 17 - Sarako Izarra RT 6. Sarararrak kanporatuak.

Euskal liga sub 16

Iruña Rugby Club/UNAV 38 – Txinbaz 12

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun