Zazpi jaialdi
Txapelketak zazpi jaialdi izanen ditu (Donamarian maiatzaren 11n, Olaberrian maiatzaren 17an, Itziarren maiatzaren 19an, Zestoan maiatzaren 25ean, Mendaron maiatzaren 31n, Atarrabian ekainaren 2an, eta finala Azpeitian ekainaren 8an) eta horien artean Atarrabian jokatuko dena berezia izanen da. Yala Nafarroan Palestinaren aldeko elkartearekin batera antolatu baita jaialdia. Beraz, bertan biltzen den dirua palestinarrei laguntzeko izango da.
Donamarian larunbatean, Mitxoletak eta Kukuprakak aurrez aurre
Txapelketa larunbat honetan hasiko da Donamarian, 17:00etan, Mitxoleten (Iturriaga leitzarra, Ruiz de Larramendi eta Mendiburu, Maialen Akizu bertsolariarekin) eta Kukupraken (Ruiz de Infante, Etxekolonea zubietarra eta Mujika, Sebastian Lizaso bertsolariarekin) arteko lehiarekin. Hilabete luzeko lanaren ondotik final handia Azpeitiako Frontoi txikin jokatuko dute ekainaren 8an.
Taldeak
KUKUPRAKAK: Ruiz de Infante, Etxekolonea zubietarra eta Mujika, Sebastian Lizaso bertsolariarekin
MITXOLETAK: Iturriaga leitzarra, Ruiz de Larramendi eta Mendiburu, Maialen Akizu bertsolariarekin
BITXILOREAK: Zabala, Barrokal eta Etxebeste beratarra, Aitor Sarriegi bertsolariarekin
EGUZKILOREAK: Orbegozo, Agirre eta Aldaregia, Nerea Elustondo bertsolariarekinq