Asteburu honetan abiatuko da Nafarroako herriarteko pilota txapelketa. Herriarteko ttikian, eskualdeko herriei dagokienez, Baztan, Bera, Doneztebe, Goizueta eta Leitza lehiatuko dira. Herriarteko nagusian, berriz, Leitzak eta Doneztebek bakarrik kantxaratuko dute taldea eta kadete, jubenil eta senior mailan ariko dira.
Herriarteko ttikia
Herriarteko ttikian, benjamin, alebin eta infantil mailako pilotariekin hamazazpi herri ariko dira: Baztan, Bera, Doneztebe, Goizueta, Leitza, Ultzama, Lizarra, Arbizu, Larraun, Berriozar, Agoitz, Atarrabia, Barañain, Burlata, Araitz-Betelu, Tafalla eta Irurtzun.
Lehen jardunaldian, maiatzaren 10ean, ostiralean 18:30ean hasita Leitza eta Larraunen arteko norgehiagokak jokatuko dituzte Leitzako Amazabal pilotalekuan.
Doneztebe eta Larraunen arteko lehia jokatuko dute maiatzaren 11n, larunbatean 10:00etan hasita Ezkurra pilotalekuan. Egun berean, larunbatean 10:00etan, Goizueta eta Berriozar izanen dira aurrez aurre.
Bera eta Araitz-Beteluren arteko lehia maiatzaren 12an, igandean 11:00etan hasita jokatuko da Eztegara pilotalekuan.
Baztanek maiatzaren 18an jokatuko du lehen jardunaldia Barañainen kontra.
Herriarteko nagusia
Herriarteko nagusian bederatzi herri lehiatuko dira, kadete, jubenil eta senior mailan: Leitza, Doneztebe, Lizarra, Zizur, Araitz-Betelu, Atarrabia, Ultzama, Barañain eta Larraunekin batera. Leitzak eta Doneztebek maiatzaren 18-19ko asteburuan jokatuko dute lehen jardunaldia.