Nafarroako lauko sokatira txapelketako pisu arinetako lehen jardunaldia jokatuko dute Antsoainen larunbatean

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 9a, 08:00

Beti Gaztek etat Amaiurrek parte hartuko dute pisu arinenetako txapelketetan, bai gizonezkoetan baita emakumezkoetan ere.

Nafarroako 4x4 sokatira txapelketa azken txanpan sartuko da asteburu honetan. Gizonezkoen 320 kiloko (Berriozar), emakumeen 255 kiloko (Beti Gazte) eta txapelketa mistoko (Berriozar) txapelak banatu ondotik, pisu arinenetako gizonezkoen eta emakumeen laukoteak lehiatuko dira orain.

Maiatzaren 11n, larunbatean 17:00etan hasita, Antsoainen, gizonezkoen 300 kiloko eta emakumezkoen 240 kiloko lehen jardunaldiak eta kadeteen lehen jardunaldia (eskualdeko ordezkaririk gabe) jokatuko dituzte. Gizonezkoen pisu arinean Amaiur eta Beti Gaztek talde bana aurkeztuko dute eta Antsoainek, Berriozarrek eta Txantreak bina. Emakumezkoen pisu arinean, Amaiur, Beti Gazte, Antsoain A eta B, Araxes, Berriozar eta Txantrea A eta B ariko dira.

Maiatzaren 18an Txantrean, azkenik, pisu arinetako eta kadeteen bigarren jardunaldi erabakigarria eta finalak izanen dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun