Gradu amaierako ikerketa proiektuak, master amaierako ikerketa proiektuak zein bertzelako ikerketa proiektu monografikoak ere aurkezten ahal dira deialdira, beti ere unibertsitateko irakasle doktore baten zuzendaritzak bermatuta badira.
Uztailaren 15a baino lehen aurkeztu behar dira proiektuak, eskaera orria hau bete eta bidalita, eskatutako dokumentazioarekin batera. Ikerketan aditu diren hainbat lagunek osatutako batzordeak uztailaren 18a baino lehen jakinaraziko du zein izan den proiektu hautatua.
Hortik aitzinera, urtebeteko epea izanen du ikerlariak, edo ikertzaile taldeak, proiektua gauzatu eta ikerketa lana aurkezteko. 4.000 euroko diru-poltsa bat hartuko du horretarako.
Deialdi honen bitartez, Nafarroako bertsolaritzari buruzko ikerketa eragiteaz gain, ikertzaile gazteak edo hasiberriak lehen urratsak ematen lagundu nahi ditu Bertsozale Elkarteak.
Oinarrien inguruko informazio zehatza hemen aurkitu daiteke.