Nafarroako Foru Komunitateko laugarren torneoan irabaziz hasi dira Nahia Bertiz eta Alize Sagardui

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 6a, 20:00

Sotil, Nahia Bertiz sunbildarra, Ozaeta eta Ugalde, larunbatean Vianan.

Sunbildarra Vianan aritu zen larunbatean promesa kategorian eta goizuetarra igandean Mendabian gazte mailan

Asteburu honetan abiatu da Nafarroako Foru Komunitateko laugarren pilota torneoa, larunbatean Vianan eta igandean Mendavian jokatutako jardunaldiekin. Bietan izan ziren eskualdeko pilotariak eta bietan garaile suertatu ziren: Nahia Bertiz sunbildarra larunbatean eta Alize Sagardui goizuetarra igandean.

Nahia Bertiz eskuz binakako pilota mistoko promesak kategoarian ari da eta Janire Sotilekin bikote eginez 18-11 irabazi zien Udane Ozaetari eta Maddi Ugalderi.

Elite mailan, berriz, Garaik eta Zarrabeitiak 22-16 irabazi zieten Arraizari eta Bilyak-i.

Igande goizean Mendavian jokatutako partidan, eskuz binakako pilota mistoko gazte mailan, Alize Sagardui goizuetarrak eta Uxue Gomezek 18-14 irabazi zieten Maria Crespori eta Eider Perezi.

Crespo, Perez, Alize Sagardui goizuetarra eta Gomez, igandean Mendabian.

Elite mailako partidan, Garaik eta Capellanek 22-18 irabazi zieten Arraizari eta Bilyak-i.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun