Iñaki Sanchez: «Gure nahia da proiektua gelditzea aurkeztu baino lehen»

Xorroxin irratia 2024ko mai. 6a, 12:45

Zelena Renovable inbertsio funtsak Malerrekako Irakurri eta Bortzirietako Azkuko instalazio eolikoen aurreproiektuak aurkeztu ditu.  Jose Maria Aierdi Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariarekin eta Ana Bretaña Ingurumen zuzendari nagusiarekin bildu dira azken asteetan eskualdeko udal ordezkariak proiektuaren gaineko informazioa eskuratzeko eta Malerreka Bizirik herri plataforma ere ez da geldirik egon. Proiektuaren gaineko informazioa biltzen duen infografia bat plazaratu dute eta, horrez gain, kontsiderazioak biltzeko epea zabaldu dute. Iñaki Sanchez plataformako kidearekin egon gara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun