Euskal Jai Erremonte Fundazioak antolatutako Udaberriko erremonte txapelketako bigarren jardunaldia jokatu dute igande arratsaldean Oibarko pilotalekuan. Eloy Otxandorena eta David Mitxeo doneztebarrek 35-26 irabazi diete txapelketa ofizial batean estreinakoz hasi den Xuban Iturregi iruritarrari eta Otanori.
Hasiera berdindua izan zen, baina Iturregi eta Otanok zazpi tantoko aldea ere izan zuten (8-15). Hor suspertu zen Doneztebeko bikotea eta hamaseina berdintzea lortu zuen. Hamazazpina, hemezortzina, hemeretzina eta hogeina berdindu ondotik, hamar tanto segidan egin zuten gorriek (30-20) eta hor hautsi zen partida. Azkenean 35-26ko markagailuarekin gailendu dira Otxandorena eta Mitxeo.
Lehenbiziko partidan, Barricart eta Agirrezabalak 30-19 irabazi zieten Jon Sagaseta iruritarrari eta Baztani