Eskualdeko 25 udaletatik 14k ez dute inolako zorrik banketxeekin

Ttipi-Ttapa 2024ko mai. 5a, 10:00

Leitzan dagoen Mimukai garapen zentroaren barneko irudi bat.

Espainiako Ogasun Ministerioak ezagutzera eman dituen datuen arabera, 2022ko abenduaren 31n eskualdeko 25 udaletatik 14k ez zuten inolako zorrik banketxeekin. Eta zorra duten gainerako hamaika udaletatik bederatzik murriztu egin zuten bankuekin zuten zorra eta bertze bik, Leitzak eta Sunbillak, handitu. Leitzako kasuan egin zituzten inbertsioen maileguengatik (Mimukai, Inguruarte eta abar) eta Sunbillan 2021ean izan ziren uholdeen kalteak ordaintzeko maileguengatik.

Udalen zorra banketxeekin
Udalak 2021/12/31 2022/12/31 Diferentzia
Arano 0,00 € 0,00 € 0,00 €
Arantza 163.000 € 133.000 € -30.000 €
Areso 103.000 € 80.000 € -23.000 €
Baztan 2.643.000 € 2.248.000 € -395.000 €
Beintza-Labaien 0,00 € 0,00 € 0,00 €
Bera 276.000 € 226.000 € -50.000 €
Bertizarana 0,00 € 0,00 € 0,00 €
Donamaria 0,00 € 0,00 € 0,00 €
Doneztebe 503.000€ 425.000€ -78.000 €
Elgorriaga 0,00 € 0,00 € 0,00 €
Eratsun 0,00 € 0,00 € 0,00 €
Etxalar 86.000 € 66.000 € -20.000 €
Ezkurra 0,00 € 0,00 € 0,00 €
Goizueta 0,00 € 0,00 € 0,00 €
Igantzi 120.000 € 100.000 € -20.000 €
Ituren 67.000 € 63.000 € -4.000 €
Leitza 641.000 € 1.563.000 € +922.000 €
Lesaka 2.492.000 € 2.400.000 € -92.000 €
Oiz 0,00 € 0,00 € 0,00 €
Saldias 0,00 € 0,00 € 0,00 €
Sunbilla 61.000 € 364.000 € +303.000 €
Urdazubi 0,00 € 0,00 € 0,00 €
Urroz 0,00 € 0,00 € 0,00 €
Zubieta 0,00 € 0,00 € 0,00 €
Zugarramurdi 0,00 € 0,00 € 0,00 €
  7.164.000 € 7.184.000 € +20.000

2022ko urte hondarrean zorrik ez zuten udalen artean daude Arano, Beintza-Labaien, Bertizarana, Donamaria, Elgorriaga, Eratsun, Ezkurra, Goizueta, Saldias, Oiz, Urdazubi, Urroz eta Zubieta.

Gainerako udal guztiak ere gerrikoa estutzen ahalegintzen ari dira aspaldiko urteotan eta, konparaziora, 2017ko abenduaren 31n guztien artean zuten zorra 10.535.000 eurokoa bazen, urte bat beranduago, 2018ko abenduaren 31n, 9.888.000 eurokoa da. Horixe ageri da Espainiako Ogasun Ministerioak argitaratu dituen datuetan. Emandako zenbakiak udalen zor biziari egiten diote erreferentzia, hau da, udalek urteko azken egunean banketxeetan zituzten zorrak dira taulan ageri direnak.

Udalek duten zor biziaren kopuruak nabarmen egin du behera azkeneko hamar urteotan. Ideia bat egiteko, 2011ko abenduaren 31n zuten zorra 20.381.011 eurokoa zen, orain dutena baino ia hiru aldiz gehiago.

Udalen zorra biztanleko

Kontuan hartuta udal guztien artean 26.660 biztanle zeudela 2022an, biztanleko zor bizia 288 eurokoa zen. Lesaka da biztanleko zorrik handiena zuen udala (879 €/biztanleko) eta ondotik Sunbilla (542 €/biztanleko) eta Leitza (518 €/biztanleko).

Udalen zorra banketxeekin
Udalak Biztanleak 2022
Zor bizia 2022/12/31 Zorra/Biztanleko
Arano 110 0,00 € 0
Arantza 609 133.000 € 218 €
Areso 267 80.000 € 300 €
Baztan 7.831 2.248.000 € 287 €
Beintza-Labaien 218 0,00 € 0
Bera 3.792 226.000 € 60 €
Bertizarana 635 0,00 € 0
Donamaria 455 0,00 € 0
Doneztebe 1.858 425.000€ 229 €
Elgorriaga 205 0,00 € 0
Eratsun 155 0,00 € 0
Etxalar 833 66.000 € 79 €
Ezkurra 142 0,00 € 0
Goizueta 708 0,00 € 0
Igantzi 572 100.000 € 175 €
Ituren 532 63.000 € 118 €
Leitza 3.016 1.563.000 € 518 €
Lesaka 2.731 2.400.000 € 879 €
Oiz 133 0,00 € 0
Saldias 124 0,00 € 0
Sunbilla 672 364.000 € 542 €
Urdazubi 362 0,00 € 0
Urroz 177 0,00 € 0
Zubieta 292 0,00 € 0
Zugarramurdi 231 1.000,00 € 4 €
  26.660 7.669.000 € 288

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun