Aitzinera doa Laxoa Elkarteak antolatutako Nafarroako 44. Laxoa txapelketa. Orain arte jokatutako bi jardunalditako bi partidak irabazi dituzten talde bakarrak Oiz A eta Arrioz Sagardia dira eta, hortaz, sailkapen buruan daude.
Bigarren jardunaldian, hain zuzen, Arraioz Sagardak 9-7 irabazi zion Doneztebe Apeztegiari eta oiztarren arteko partidan, A taldeak 2-9 irabazi zion B taldeari. Doneztebarren arteko lehian, The Moment taldeak 5-9 irabazi zion Menditxuriri. Jardunaldiko laugarren partida, Irurita Migelene eta Doneztebe Titiren artekoa, etxekoek 6-3 irabazten ari zirela utzi behar izan zuten igandean, euriagatik, baina asteartean segitu zuten eta doneztebarrek markagailua iraultzea lortu zuten (8-9).
Hirugarren jardunaldia asteburuan
Asteburu honetan hirugarren jardunaldiko partidak jokatuko dituzte.
- Doneztebe The Moment – Donezebe Titi, larunbatean 11:00etan.
- Doneztebe Menditxuri – Oiz A, igandean 17:00etan.
- Irurita Migelene-Doneztebe Apeztegia, igandean 17:00etan (Iruritak bere etxeko partidak Arraiozko plazan jokatuko ditu).
- Oiz B – Arraioz Sagardia, igandean 17:00etan.