Euskal Jai Erremonte Fundazioak antolatutako Udaberriko erremonte txapelketako bigarren jardunaldia jokatuko dute maiatzaren 5ean, igandean 17:00etan Oibarko pilotalekuan hasiko den jaialdian. Txapelketako partidan, Xuban Iturregi iruritarra eta Iruñeko Alde Zaharreko txapelketa irabaztetik datorren Otano, Eloy Otxandorena eta David Mitxeo doneztebarren kontra ariko dira. Lehenbiziko partidan, Matxin III.a eta Baztan, Jon Sagaseta iruritarraren eta Agirrezabalaren kontra ariko dira.
Jaialdiko sarrerako prezioa 7 eurokoa izanen da eta aldi honetan ANECS elkartera (Zangoza aldeko haur gaixoen elkartea) bideratuko dute oso-osorik.