Heldu den astelehenean irekiko da Irungo Bidasoa Lanbide Eskolan izena emateko epea, maiatzaren 6tik 24ra, eta aurrematrikula egitea ezinbertzekoa izanen da uztailean matrikula egin ahal izateko. Erdi eta Goi Mailako zikloen eskaintza zabala du ikastetxeak, baita espezializazio kurtsoak ere.
Erdi Mailako zikloei dagokienez, bortz eskaintzen dituzte:
- Telekomunikazio instalazioak
- Instalazio elektriko eta automatikoak
- Instalazioa eta altzari hornikuntza
- Mekanizazioa
- Mantentze lan elektromekanikoa
Goi Mailako zikloak, berriz, sei dira:
- Sistema elektroteknikoak eta automatizatuak
- Mantentze lan elektronikoa
- Telekomunikazioa eta informatika sistemak
- Diseinu eta altzarigintza
- Fabrikazio mekanikoko diseinua
- Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa
Azkenik, bi espezializazio kurtso dituzte eskuragarri:
- 5G sareen inplementazioa (Erdi Mailakoa)
- Droneak, urrunetik gidatuta aireontziak (Goi Mailakoa)
Ate irekiak hurrengo asteazkenean
Ikastetxearen eskaintzari buruz gehiago jakin nahi dutenentzako ate irekiak izanen dira heldu den astean, maiatzaren 8an, 17:30etik aitzinera. Informazio guztia eskuragarri dago bidasoa.hezkuntza.net webgunean.